lunes, 26 de febrero de 2007
2007-2-25ko AKTA
Iepa Bizi Gara!
Asistentzia: 22 pertsona
GAI ORDENA:
1- Sagardotegia
2- Feminismoa
3- Dokumentala
4- Kotilleoak
1) Aldaketa batzuk dagoz. Neska batzuk entere direnien Futuro ez datorrela iritzixe kanbixeu ta ez dire etorriko. 55ko autobuse handi geratzen da ta 35koa hartzeko ahalegine eingo dogu.
Irteera orduen hasikera baten 11:30 pentseu gendun, baina, Sektor Abstemioa nahiko alkoholikoa danez kostera luzie nahi dabe ein eta 10:30 urtengo gara. Bueltako orduen bertan egunien erabakiko dogu, baina, 3:00-4:00 bueltan izengo da.
2)Autodefentsa ikastaroa udaletxiek ordainduko dau. (Liburuek be bai, eskerrik asko Asier!) Lokala eta koltsonetak be udaletxien konture. Kursilloa baino arinau beste ekintza batzuk eingo dire eta horrek urtxintxatik lotuko dire. Ikastaroa 2 saiotan banatuko da eta datak probisionalak: Apirilak 14, 21.
(Beste aukera bat da Uztailien bi egunetan segiduen eittie)
MARTXOAK 8! EMAKUME LANGILEAREN EGUNE! (Iomara emakumie zara baina langilie ez!) Pentsau dogu Martxoak 9 (barikue) pelikularen bat botatie gaiagaz lotute.
3) Aldaketa klimatikoan ganeko dokumentala ikusteko asmoa dau. MARTXOAK 11 (domekie) 17:00tan. Pakirrin arduratuko da danataz. (sasoie deko horrek be zeozer eitteko, putihori!)
4) Kotilleoak!
Gure presinoari esker lortu dogu Korta domeka arratsaldez batzarrera etortie.
Beste kotilleorik ez dakigu, bakarrik Pakorro, Arrandi, Judio, Didaka... ta horrek ez dauela ostirik ligaten eta atal hau bete nahi badogu Rente eta Iratin arteko momentu intimuek kontaten hasi biko nazela.
Ah! be bai Arano Bizi Garako neska bategaz enamorata dauela ,baina, ya horrek hurrengo batzarrerako kontuek dire.
MARTXOAK 11, 16:30 (Dokumentalan aurretik) geratu gara!
Ala, nonor ez bada konforme geratu... k se joda!
IEN GAZTIOK BIZI GARA ETA.... BIZIKO GARA!
lunes, 19 de febrero de 2007
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEir_BjpyGaIbONcutuesn4UzA0IgwLq6GqwG6hTk9N3uqNSSQB8GmTmjM1aW8kd61YVT8fFuisFqPW3tJSBfTPyEynutvB_dJdusqcdpE5Zwt3Bx4OVfPVXLWeIt9EKkh1yBV73mwXs4Io/s320/txotx_sidreria.jpg)
jueves, 15 de febrero de 2007
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg6-18MHuUR1SXKQE2QRPvdTUyBquSngKt0WMN_x1FYKIkDopHETnxSpJGrwykpbM3h44sanIZT1am3Wz2iHZWJ8Dmd24IHCGvnxoUJo4GxSn83fepJ5HKQWQ07PeV24xQCfjn0MayzdA8/s320/berlin+147.jpg)
Iepale!!!TXOTX!!!!Nire izena apuntau:amaia!lehen ez dakit zein tokitan sartu naizen baina bueno badoa nire mezua barriro be argazki polit batekin, Berlineko Yorkstrabe auzoan, Rote insel (irla gorria) bezala ezaguna den txokotik, azkeneko komunisten erresistentzia eman zen bertan. Etxe okupa izandakoa, etxeko tabernan aurkitutako Ehrekiko elkartasun ikurretako bat. GUTEN NACHT!
miércoles, 14 de febrero de 2007
Sarasola sagardotegia
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg2PBjDgMPM87gExcS7Iq1gXVc6BsayuL9bCQQ8lh0w0mTFjtE18t78iZju9NXM8HLAhJPPgpRyjGa625Ii-ks39sVx5-w3evgb-ljNdiUJSvfvj9RSxSI7bf522yg95adnNlAxWcIOKQk/s320/comedor.jpg)
Bueno jakin deizuen Sarasola sagardotegia aukeratu dogula bertara juteko. Nahiko egokixe iruditu dazku eta ganera Zarautzetik nahiko hurbil dauela kontutan hartunde askoz hobeto. Ados ez bazauze edo dana dalakue abizue emon. bestetik etorri nahi dozuen guztixok zuen izena komentarixuetan idatzitze itzi.beste barik informazino gehixau nahi badozue hamen klikea
Izena emoteko epie otsailaren 18a da, igandea a si k Txangurrun pote batzuk hartzen geratzie ez bazue nahi espabila eta emon zure izena!!
martes, 13 de febrero de 2007
2007-2-11ko akta
Aupa jente!
Asistentzi aldetik 20 pertsona egon ginen polideportibo azpixen. Kopuru ona da baina hobetu ahal dana. Hurrengorako ia ahoz ahoko lana hobeto eitten dogun eta kartelen bat jartzie be ondo egongo zan jende barrixeri begire.
- SAGARDOTEGIXE.
*Martxoak 3. Data konfirma gendun. Nahiz eta eztabaidatxue egon zan aurreko astien batu ginen 20 pertsonatatik denok ahal gendulez egun horretan mantentzie pentsau gendun.
*Autobus bat alkilako dogu. Beteteko kapazak gara, beraz, ahoz ahoko lanari ekin. Kontuz leku barik geratu barik ze irteera honen helburue kanpotarrak baino gehixau geure arteko juergie izetie da. Kartela, alkilerra... Natxitxutarran konture. (k peligro).
*Prezixue 1€ gehixau kobratie komenta zan eta batzen dana Presueri bideratu.
*Sagardotegi osteko parrandie Zarautzen eittie pentsau zan. hernani petata egoten dalako eta danok batera ibiltzeko Zarautz hobeto.
-FEMINISMOA.
*"UKABILAK" izeneko talde zornotzarrak autodefentsa ikastaro bat emoten dau. 10 orduko ikastaroa da eta 2 asteburutan emotie erabaki zan. Talde minimoa 20 pertsonakoa da eta 16 urtetik gorakoentzako. Aurrekontue 200€ da + liburua (5€ x pertsona kopurua).
koltxonetak lortu beharko ziren.
*Udaletxieri karta bat bidaliko jako laguntza eskatzeko. Erantzune jaso ta gero zehaztuko doguz data, lekua, propaganda... hurrengo batzarrien gai honeri garrantzi berezixe emotekotan geratu ginen.
-UDALETXEKO DEBATIE.
Ondiño arinei da. Listak urtetan direnien erabakiko da.
-EUSKERA.
Kanpaina fuertea uda hasikerara pasa dogu. Aste Santuen kartelak, pankartak...
-LAPATXA eta ERREKIEN GARBIKETA.
Aste Santuen eittie pentsau zan. Hurrengo batzarran nortzuk egongo garen fijo apuntau eta data zehaztu. Garbiketa ta gero bazkari bat egiteko idea oso ona bota ban nonok.
-DOKUMENTALAk.
Blog honetan erabakiko dire. Pakorro badabil zeozetan baina antza portatilegaz problemak dekoz.
Pakorro entxufata dekozu? Ez dabil pilakaz e!
-BATZAR EGUNE.
Nonok email bidez proposatu ban batzarra domeka arratsalditan ez eittie. Arazo hori suposatzen da bidali banak neskalagune edo mutilagune dekola. Ta bestiok ze eingogu Domeketan? pipak jan? ez ez Korta... Pobrien eurrien ez da dirurik kontaten sekule. Badakizu Zapatu gabaz geratu gustora ta Domeketan batzarrera. (entzun bikozuz oindik aurrera...)
OTSAILA 25 POLIDEPORTIBO AZPIXEN 16:30tan GERATUTE GAUZ!
ZABALDU MEZUE!
IEn BIZI GARA ta BIZIKO GARA!
domingo, 11 de febrero de 2007
Gazte asanblada
Bueno gaztiok hainbeste eskatu eta eskatu ibili ondoren hamen dekozue edo hobeto esanda dekogu bizi garako blog barrixe, ondo badau hau erabiliko dogu eta bestie nahixau badozue ba bestie nik ez dekot arazorik, 3 minututan ein dot eta ez pentza lan da lan ibili nazela burue jaten, Francis beti ibilitzen dan modun. beste barik ia aurrera eraman ahal dogun hau eta komunikatzeko bide praktiko bihurtzen dogun.
P.D. Batzuk batzarretara ezin dauelez etorri domeketan (Kortagaitzik dinot, ze lagun barri bat dekola entera gara...)ba bueno gitxienez egunera egoteko balixoko dotze, Korta gitxienez hamen dauena irakurtzen sartu e!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)