jueves, 29 de marzo de 2007
viernes, 23 de marzo de 2007
IEPA BIZI GARA!
JAKIN BADAKIZUE APIRILAK 6,7 ETA 8an GAZTE MARTXA BURUTUKO DELA UNTZAGATIK LAUDIORA.
DOMEKA HONETAN, 17:30tan NATXITXUKO BOLATOKIAN AURKEZAPENA EGINGO DA.
HORREKIN BATERA GAZTE MUGIMENDUAREN GAUR EGUNGO EGOERA ZEIN DEN AZTERTUKO DUGU.
JAKIN GONBIDATUTA ZAUDETELA ETA ZUEN
PARTEARTZEA ASKO ESKERTUKO DUGULA!
DOMEKARARTEEEE!
jueves, 15 de marzo de 2007
2007-3-11ko Akta
Aupa! (Berandu baina seguru!)
Nahiko jende gitxi egon garela onartu biher da. Sagardotegiko erresakie ote? Amaia Bizi Zara???
-AUTODEFENTSA IKASTAROA:
Aste Santuen ezin izengo da ein. Uztailien bi egunetan eittie pentseu gendun. Ahalik eta arinen aukera biher dire egun horrek eurekaz kontaktuen jartzeko.
Bideo emanaldixe nahiko labur ein gendulez, mahainguru bat eittie proposatu zan.
-LAPATXA ETA ERREKA GARBIKETA:
Erreka garbiketa Maiatzak 5 edo 6xen eingo dogu Presuen aldeko akanpadiegaz batera.
Apirilak 21 edo 22 Lapatxak garbituko doguz.
APIRILAK 1 16:30 gauz geratute. Horrako kartel batzuk ein biherko dire eta ahoz ahoko lana hobetu. Jende gehixauk parte hartziek interesetan dosku!
Beste barik, ia Amaia topetan dogun ze uste dogu hernanitik dabilela ondiño beran Mallot Horixegaz!
jueves, 8 de marzo de 2007
MARTXOAK 8
Emakumearen Nazioarteko Egunaren sorrera, uste ohi zenarez kontra, ez da oinarritzen gertaera isolatu batean,-zeini buruz ez baitago adostasunik ere-, baizik eta testuinguru historiko eta ideologiko zabal baten barruan kokatuta dago.
Historiografia estatubatuarrak, bere aldetik, ehungintzako emakume langileek 1857an modu modu espontaneoz egin eta poliziak ankerki zanpatu zuen zuen manifestazio batean oinarritzen du Martxoaren 8aren jatorria. Beste historiografia batzuek, aldiz, 1908ko martxoaren 8an New Yorkeko ehungintza fabrika batean gertatu omen zen sutean kokatzen dut jatorri hori: langile emakumeek, lan baldintza jasanezinen kontrako greba baten buruan, Cotton faktoria okupatu ei zuten eta haren jabeak ateak itxi eta kanpotik su eman; ondorioz, barruan ziren guztiak bizirik erre ziren. Baina ez da zuzena erreferentzia bata ez bestea: manifestazioari dagokionez, 1909ko irailaren 27an gertatu zen, emakumeek egin zuten hamahiru aste luzetako greba gogor baten buruan; eta suteari dagokionez, 1911ean gertatu zen, Triangle Shirtwaist Company alkandora itxurako blusen fabrikan. Bertan 146 langile emakume hil ziren, inmigrante gazteak ia denak
Dena dela, bai manifestazioa baita sutea benetan gertatu bazien ere, nahiz eta beste data eta testuinguruetan, emakumearen nazioarteko egunaren jatorrian ez dago gertaera horietako bat ez bestea. Urteroko ospazkizun hori sortzeko erabakia Klara Zetkin, ezkerreko argazkia, (1857-1883) andereak hartu zuen, emakume sozialisten mugimendu alemaniarraren aintzindaria eta, Rosa Luxennbergekin(eskuineko argazkia) batera, Emakumeen Internazional sozialistaren fundatzaile kide izan zenak. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzearen proposamena, Zetkinek 1910ean Kopenhagen, Emakume Sozialisten II. Nazioarteko biltzarrean aurkeztu zuena.
horrela ba, 1911. urteako Martxoaren 19ean, Alemania, Danimarka, Austria eta Suitzan milioi batetik gora emakumek ospatu zuten bere eguna. ereduaren zabalkuntzaren ondorioz, san Petersburgen, 1917ko otsailaren 23ean (gregoriar egutegiaan, juliotar egutegiaren martxoaren 8aren baliokidea), langile emakumeak kalera irten ziren ziren manifestazioan, ogia eskatuz, eta euren senarrak frontetik itzul ziteztela eskatuz. hori ospatzeko, Leninek Martxoaren 8a emakumeen egun aldarrikatu zuen 1921ean, eta halaxe iraun du gaur arte, aldaketarik gabe.
Horrela ba, munduko estatu eta estaturik gabeko lurralde ezberdinetan zehar, Martxoaren 8a, feminismoaren eta ordu arte, ikustezin egiten zuten emakumearen historia agerian geratu zen, milioika emakumeren lan handia oroimenera ekarri eta egun, horretan dabiltzanei eta gehiago inplikau behar direnen ahaleginaz, lanarekin eta beraien bizi proiektuaren, emakumeen eskubideen alde ezezik, pertsonaguztien eskubideen alde borrokatzen dihardutenen eguna da.
Iturria: Emakumeak XX.mendeko historian (pertsonaiak, gaiak, gertaerak).Oinarrizko liburutegia.Gaiak
jueves, 1 de marzo de 2007
Gasteiz, 1976eko Martxoak 3
1976. urteko Martxoak 3. Gasteizko Zaramaga langile auzoko San Frantzisko elizan, langileen asanblada orokorra, 5.000 ziren barruan zeuden partaideak eta beste milaka kanpoko aldean aurkitzen zirenak.
Aurreko urtean Fraco diktadoreak bere azkeneko hatsa eman zuen azaroan eta Estatu Espainiarra bai Euskal Herria trantsio garai batean murgildurik zeuden. Martxoak 3 honetan , urteko hirugarren greba gauzatzen ari zen, Gasteizen, jarraipena zabala zen; lantegi, ikastetxe, komertzio, tabernek,...beraien ateak itxi zituzten urteroko lez fabriketan eztabaidatzen zen soldaten berrikuspenaren ukoaren eraginez.
Arratsaldeko bostak, Poliziak orduko Fraga Barne Ministroaren aginduak jarraituz; gas potoak, tirokadak,... Errepresioa itzela izan zen 5 langile hil zituztelarik eta 100 gora zauritu zituen, hauetako 20 larriki zaurituz. "La calle es mia" esaldia bere hartan hartu zuen,... bidegabekeria honek bere ohiartzuna izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herria osoan zehar, Basaurin gazte bat erahil zuten Gurdia Zibilek.
Iazko 30.urtemugako manifestaldian ertzantzaren erasoak ikusi ahal izan genituen, denboran saltoa eginez eta "Martxoak 3ko biktimen plataforma"ko bi kide enaltecimiento del terrorismogatik inputatuak.
2006.urtea, 31.urteurren honetan, oraindik sarraski horren errudunak inpunitate osoz,"politika" egiten jarraitzen dute, merezi duten epaiketa izan gabe eta biktimen inolako onarpenik egin gabe.
Martxoaren 9tik aurrera "la revolta permanent" 30 urtetan zehar gobernu espainiarrak historian galdu nahi duen gertakari baten filma estrenatuko da zinemetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)