lunes, 30 de abril de 2007

2007-04-29KO AKTA

Beno aurreko bilerara etorri ez zinetenentzat hemen jarriko dizkizuet hitz egindako gai nagusiak eta baita hitzartutako aldaketak ere.

Lehenengo eta behin, erabaki zen maiatzaren 26ra pasatzea presoen aldeko eguna, orain arte ere hauteskundeen aurreko egunean egiten baitzen eta egun honen esanahi nagusia presoek ere bozkatzeko duten eskubidea aldarrikatzea delako. Horrez gain erabaki genuen ere akanpada ordez egun guztiko planteamendua egitea, akanpada alde batera utzirik eta akanpadarena abuzturako utzi zerbait txukunagoa eta jendetsuagoa egiteko eta jende gehiagorengana iristeko mezua. POLLITO!!!!!

Bizi gararen nondik norakoak ere hizketa gai izan ziren batzarrean eta atera genuen ondorio nagusia zen, urte guztia herriko problematikaren aurkako ekimenak…egiten ari garela eta orain hauteskundeak datozela eta, herrian txarto dauden gauzak salatzeko garaia iritsi dela, baina partidu baten edo bestearen alde agin gabe eta botorik inorentzat eskatu gabe, Bizi garara etorri nahi duenak ateak irekita izan ditzan eta inori aterik ez ixteko. Hau da herriaren hutsuneak argitara atera era masibo batean, bataren edo bestearen alde egin gabe.(nola egin pentsatzeko geratu zen).

Jaien inguruan ere hitz egin zen, baina Futurori egitaraua etxean ustea bururatu zitzaionez…jejeje. Pasa den urteko egitaraua ikusirik egingo dugu aurtengo jaien planteamendua eta baita aurreko urteko aurrekontua ikusita ere.

Bukatzeko autodefentsa ikastaroak uztailaren 14 eta 15ean izango direla jakinarazten dizuet, nahiz eta oraindik ere ordua zehaztu gabe egon.

Beno hurrengo batzarra maiatzaren 13an izango da arratsaldeko 4:30etan eta espero dugu oraingo honetan jende gehiago etortzea (Korta, Ezdu, Iñaki Gonzalo,Leire…) batzuk behar bada eskusaren bat izan dezakete baia Ezduk ez, han egon baitzen Txangurrun batzarra zegoenik ez zekiela eta.

Ahaztu baino lehen, komentarioetan herriko problematika nola landu edo argitara eman dezakegun ideiak bota. Ez hasi txorradekin e Pakorro!!! Ba hori idatzi ideiak, zenbat eta gehiago izan hobe.

MAIATZAREN 13, 4:30AK ARTE.

jueves, 26 de abril de 2007

DANETARIK

kaixo! lehenik eta behin esatea,zapatuko kostalde garbiketa oso ondo urten zala, garbi garbi utzi genitun ie ta BATEZ ERE NATXITXUko lapatxak ta esatea be, gure sorpresa onerako futurok bolatokien kriston hamaiketakoa prestatu zuela (hurrengoetarako, gehiau fidatuko gara zutaz...argi zegoen eingo zuela...), futuro ta ohiana paparazzi lanetan aritu ziren,beraz, norbaitek argazkiak nahi badauz...ba eurei eskatu. beste kontu bat,domeka honetako batzarrera ezingo naz joan ta esatea ere, presoen aldeko eguneko kartelarena bidali nizuela (Eider,Leire,Olatz,...ez daukat zeuen email-helbideak, bidali ta pasatuko dizuet,bale? edo bestelan besteetako norbaitek bidaltzea,ta gero ikusten badozue zeozer aldatu edo gehitu behar dela,ba eizue,bai?),bazkarirako izen emoteko zerrendarena ere finkatu behar da. Gero ieko jaiei buruz, last night zapaturako lotuta dau,ta josu bergara barikurako (eguna edo ordua aldatu daiteke).Dantza taldearena,bai,nahiko garestia da,1300 euro 2 ordutarako...baina bueno,ien musikari onak dekoguz : larri, iñaxio ta amaia, triki ta panderojoleak ,francis txalaparta, papus baxua,arrandi tronpeti ta futuro marakak ...ta kortaren goguak... ta gero natxitxu aldien dantzari oso trebeak dekoguz, beraz, dantza plaza on eta merke bat osatzeko badekoguz ingredienteak...jajaja, beno serio, zuek pentsatu, baina oso ondo egongo zan!! beno peña, asteburu ona pasa ta egongo gara!

martes, 24 de abril de 2007

DOMEKAN 16:30tan BIZI GARA!

IEPA! INFORMAZIÑO APUR BAT: -Bariku honetan, apirilak 27, Bakixoko Gazte Asanbladak Euskal Herriko Gazte Mugimenduko eragile guztixeri 19:00tan herriko plazan egoteko gonbitie eiten deutso. Inportantie izengo zan gutako batzuk bertan agertzie. Beraz, nonok ahal badeu joan.. animeu bale? Bertan esan ta erabakitzen diren gauzak doanak Domekan kontetako aukerie deko. -Beste alde batetik Domekan geratu gauzela gogoratu. 16:30tan betiko lekuen.

miércoles, 18 de abril de 2007

2007-4-15ko AKTA

Aupa danori! Asistentzi aldetik oso ondo egon zan domekakoa. 22 pertsona + Rente batu ginen. Aipatzekoa sektor pureta gehixena falta zala, halandabe, txalotzekoa Korta eta Ezdun esfortzue. *LAPATXAK: Kartela Gorkak imeiletara bidali dau. Korta arduratu da fotokopixau eta ipintiaz. 10:00tan Ieko plazan geratu gara Zapatuen ta bertan erabakiko dogu zer ein. Eguerdixen Natxitxuko bolatokixen pikako dogu zeozer eta horrena Furturo arduratuko da. Nonok ikusten badau abisa ze berak ondiño ez daki ta ez dot uste grazi handirik eingo ditzonik. *AKANPADA: Aurreko egunetan pankarta piloa ein biher dire. Beraz, nonok denpora librie badeko badaki tinta y plastiko! Bertan egunien lehenengo herrixe dekoreko dogu. -Megafonixe: Ezdu Dj. -Triki poteoa: Inaxio trikitailarixe ta panderojole Amaia Urrutia. (Usteot pandero boluntario asko egongo direla, ese sektor puretas...) -Bazkarixe: Gallaga puto amo! berak eingo dau dana. Mahaixek Natxitxutik bajatu biher dire ta horretarako furgonetie Ezduk lotu dau (Alex). Bazkarirako ardaue Hilariri eskatu biher dako. -Bazkalosteko bertsolarixek: Potxis, Lazkano eta Enbeita lotu dodaz ya. -Bertsolari osteko kantutegixe: Imanol astion geratu da Mikel Laboagaz kanta lista bat preparateko. -19:00tan Manifa. Rente geratu da txakurreri abisateko. -Manifa ostie: Talo jana. Urune ta mobida guztixek Kortan esku. Txapak? -Edarixe: San Mikel latak--> Ezdu. Sagardo kupelak--> Arano.(k raro) -Pare bat kontu: Izotzak natxitxuarran kontu, Kartela eta bazkariko zerrenda Gorkari eskeini dako eitteko ("Gorkdiseinuak") eta ahalik eta kanping gehixen lortu biher doguz, triki poteo aurretik ya akanpata eukitxeko. JAIXEK: Ondiño nahiku berde dauz baina badoaz formie hartzen. 22: Sardinada (Markel), Josu Bergara, Durangoko erromeria. 23: Fanfarria, Bazkaria, Bertsolari pesauak, Dantza jartada bat, Elektrotuna, Sue, Last night, Amaiur (iuju!) 24: Mesie (Arano), 11takoa, DAntzarixek, pelotarixek, Umien jolasak, Mago, Ipuin kontalari... 26: Ardoa barrura, zerbeza barrura, likorrak barrura, Txatunga, Alex Dj, pakorron striptise... HURRENGO BATZAR SERIXOA APIRILAK 29 (16:30) BAINA AURRETIK BE EGON BIHERKO GARA. (Aprobetxako dot nire momento de gloria hau esateko entera garela Pakorro asanbladan dabilela neska interesen bat dekolako... k fuerte k fuerte k fuerte...)

miércoles, 4 de abril de 2007

LAPATZAK GARBI!!

eiiiiiiiiiiiiii!
ez dakit, hurrengo batzarran egotea posible dudan, beraz, lapatzen garbiketaren kontuen, hauxe:
apirilak 21ean itsasgora goizeko 8 tan da eta itsasbehera arratsaldeko ordu bietan
(Korta mariñela! nahiz eta kostaldea utzi...ondiño ondo kalkulaten dakizu!),
ordun, 9.30-10etan geratzeko ordu ona da,ezta?(bueno natxitxura juteko igual batzuk arinau) gero bueltan hamaiketako ona edo futurok eindako bazkarie eingogu.
hori zen, 15 eko bileran komentatzeko,bai?
a! ta nonork lortu ahal baditu saku edo poltsa handiak hobe, ze..... zuek,natxitxuarrak? ikusi dozue nola dekozuen kostaldea???? gaztetxea bardin baldin badau...buf ,igual frantzis eta hauen alde jarri beharko naz...jaja!
ondo segi!!

lunes, 2 de abril de 2007

2007-4-1ko AKTA

Lehenengo eta behin txalo bero bat Korta Jaunari! Beran Domekeroko bizioak itxi eta agertu zalako. Beste alde batetik, negatibo bana pira ein zenduen asko ta askori! -Apirilak 21: LAPATXA GARBIKETA. Goizez ala arratsaldez ein erabakitzeko dau, marean inguruen. -Maiatzak 5: GUDARI EGUNA, BIZKARGIN. Ien oso mendizaliek garenez motxilie hartu ta benga danok Bizkargira! -Uztailak 14 eta 15: AUTODEFENTSA IKASTAROA. -----------------MAIATZAK 12: EUSKAL PRESOEN ALDEKO AKANPADA!-------------- * Goizien herrixe dekorau * Herrekie zikine badau garbitxu * Triki poteoa * Herri bazkarixe *Poteo errebindikatiboa *Manifie *Talo jana Hurrengo asanbladan lan banaketa eta detaille guztixek. - EKAINAK 22, 23, 24, 25 IEKO JAIXEK. hurrengo asanbladan lan asko dekogu eitteko. Ikusi dozuenez hurrengo batzarrera etortie inpepinable! APIRILAK 16 16:30tan BIZI GARA! Asistentzia obligatoria!