lunes, 23 de febrero de 2009

lunes, 9 de febrero de 2009

AKTA

Ien, 2009ko Otsailaren 7an
10 pertsona batu ginen, eguraldiagaitik taberna batera joan behar izan ginen batzarra egitera.
Gazteok biltzeko leku falta izan zan urten zan lehenengo gaia. Kuadrila batek komentau eban udan Eskoletatik kanporatuak izan zirela bertan egon ohi den beste kuadrila batengaitik. Azken aldian, udalak Ieko eskolen gestioan ez dut Herriko gazte guztiekin kontatzen eta bertan ohikoa den kuadrila horrekin bakarrik kontatzen dau erabakietarako. Komunikabideetan, Alikatea Herriko gazteekin bilerak egin izan dauazala azaltzen agertu izan da eta hori gezurra dala esan gendun. Argi dago arazo bat badagoala eta hori konpontzeko idatzi bat sartuko dogu udaletxean Bizi Gararen izenean. (Idatzia => Ander, Udalera eraman => Rente)
KARNABALAK “Mamorruak” berreskuratzeko ahalegina egingo dogu aurton. Otsailak 21ean izango da. Beste kultur taldeekin ere kontatu nahi dogu euren esperientzia gai honen inguruan gurea baino gehiago dalako. Horretarako: Domekan, Hilak 15, 12:30etan KULTUR TALDE GUZTIEN BATZARRA. 17:00etan MOZORROTZEKO MATERIAL BILKETA Horretaz aparte, KARETA TAILERRA ere egingo da umeentzako. (Larri...) Gabaz==> NATXITUKO ESKOLETAN MOZORRO JAIA. Mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da.Bloque entrecomillado
MARTXOAK 8 Hurbildu ahala zehazten joango gara: Ipuinen moldaketa berdintasunari begira, Pelikula, dokumentala.... Joan ideak pentsatzen!!!!
SAGARDOTEGIA 2009 Aurten bai! Data batzuk pasatuko dira eta ia zein datorren ondoen. Autobusa finantzatzeko udaletxean diru laguntza eskatuko da. Ia Alikateak zer diñon!
http://bizigara.blogspot.com/

BIZI GARA!