lunes, 17 de noviembre de 2008

Azaroak 16ko AKTA

2008-11-16

15 pertsona agertu ginen jarritako leku eta orduan. (Batzuk beranduago)

- Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna denez, horren inguruan zenbait ekintza egitea pentsatuta zegoen aurretik. Iazko bideo emanaldi eta eztabaida ondo atera zirenez antzeko zerbait egitea proposatu zan. Azaroak 25 Martitzena denez, aste horretako ostiralean egingo da ekimena.

Beraz, Azaroak 28, iluntzeko 21:00tan, polikiroldegi azpiko lokalean.

* Afari merienda. Bakoitzak etxetik ekar dezala jateko-edateko zerbait.

* Tertulia, eztabaida, tailerrak.... Iaz Amaia Urrutiak prestatu zuena oso ondo egon zen eta aurten ere antzeko zerbait egitea pentsatu da. Amaia egun horretan ez da egongo baina aurrez zerbait preparatuko du eta Iomara, Ikerne... (peña urtxintxa) arduratuko da egunean bertan mobida dinamizatzeko.

* Pelikula Arrandik aukeratuko du eta ahalik eta lasterren bidaliko dio Anderreri izenburua! (eh, Arrandi?)

Lokala eta proiektorea Iomarak eskatuko ditu udaletxean. Argindarra egon dadila konfirmatuko du.

Kartela arrandik izenburua pasatzen duenean Ainitzek egingo du.(Azaroak 21 baino lehen)

Azaroak 25ean Herrian bertan propaganda jarriko da. Horretarako Azaroak 21, Barikua, Natxituko eskoletan geratu gara 20:00tan pankartak egiteko. Bide batez, Azaroak 28rako kartelak jarriko dira herrian.

- Autodefentsa ikastaroa egiteko diru bilketa: Ez da data zehatzik jarri, baina, gabonak bueltan edo, aurretik egin genuen bezelako azoka herrikoi bat egiteko asmoa azaldu zen. Bide Gabonen gaia landu daiteela pentsatu zen... Bizi eredua, kontsumismoa..... Hurrengo batzarrean zehazteko geratzen da.

- AHTaren aurkako bideo emanaldiak. Badaude pare bat dokumental interesgarri eta proiektatzea pentsatu zen. Ez da data zehatzik aukeratu, beraz, Azaroak 25koa pasatutakoan helduko diogu honi ere.

Ba hori izan zen dana, aktan aipatu behar da gazte asko eta asko falta izan zinetela, baina seguru hurrengoan askoz ere gehiago batzen garela. Hori bai, erreka ezkinako hotza lagun izan genuen eta batzuk proposatu zuten batzarrak leku aproposagoan egin daitezkela. Eskoletan adibidez....

Beste barik, BARIKUAN, AHAL EDO NAHI DUENAK, 20:00tan NATXITUKO ESKOLETAN.

BIZI GARA!

martes, 4 de noviembre de 2008

BIZI GARAko AFARIA

Aste bateko atzerapenagaz etorri arren, badator adostu gendun afarixe. Aurten jente barrixe agertzen hasi dalez ( gero eta gaztiaue! eskerrak!) alkar ezagutzeko badekogu bariku honetan plana. Boluntariorik ez badau, Rente prest agertu da erosketak eitteko. Menue ,beraz, sorpresa izengo da. Nonor abile bada 20:30ek bueltan bolatokitxik agertu ta danon artien eingo dogu. Mezu hau gazte barri askori zuzendute dau. Gazte barri horrek afarire animaten doguz bilur edo lotsa barik etortera. Igual ez da munduko menurik konpletuena izengo, baina, ondo ondo pasako dogu seguru. Afal osterako pelikula edo bideo emanaldiren bat lortzeko ahaleginetan gabiz. Nonork badeko etxien zeozer (pelikula, dokumental...) ekarri!

Diruegaitik ez kezkatu inor ta nonok Ietik edo Bedarutik zelan heldu ez badeko jarri mezu honen erantzunetan ta konponduko dogu.

INPORTANTIE!!!!!!

ETORTEKO ZARIENAK EGUEN GABA BAINO ARINAU APUNTAU MEZU HONEN ERANTZUNETAN. Jatekoa erosteko. Baina nonor ez bada enteraten eta Ien badau barikuen etorteko goguaz igo bilur barik inprobisauko dogu zeozer eta!

Beste barik, barikurarte!

Egurre!

miércoles, 15 de octubre de 2008

martes, 7 de octubre de 2008

BATZAR URGENTEA

Denbora asko pasa da azkenekoz batu ginenetik. Erakutsi gendun gauza asko eitteko kapazak garela eta idea on asko sortu ahal direzela erreka eskina baten. Udako relajazinoak edo, mogimendu hori mantsotu ostien bada sasoie barriro Ie zirikatzen segitzeko.

Lan egiteko gogoa badagola argi dau; gogoa eta beharra. Bada ordue barriro folixo zuri baten inguruen herriko gaztiok jesartzeko, barriro.

Euskal Herrixen bizitziek dakarrena da danori ondo datozkun data bat ezin jar ahal izetie. Batzuntzako astegune hobeto, beste batzuntzako zapatue ta formalontzako domekie. erreza izengo ez dan arren, erantzunetan ipini daigun bakotxari noz datozkun ondo ta gero ia erabaki bat hartzeko kapazak garen. Ahal dala erantzun anonimo moduen baina gero mezue firmau jakiteko nork idatzi dauan.

Blog honeri barriro bizixe emoteko imeil kate antzerako bat ibili da, jente barrixegaz. Baina ez gauz danok, zuon kontaktu guztixeri zabaltzie komeni da. Erretratuen ikusten dan moduen, Hemen kalbuek be onartzen dire, baina baitxe gaztiek ta oinarte etorten ausartu ez dire horreek be. Batzarrerako behi betiko datie hemen adieraziko da ta baitxe herrixen kartel bidez be.

Animo ta ekin proposamenakaz.

Antolakuntza, martxa eta borroka!

lunes, 14 de abril de 2008

lunes, 7 de abril de 2008

Datorren zapatuen 7retan batzarra Ieko jaixetaz eta udaletxiek sor dozkun diruez berba eitzeko

martes, 18 de marzo de 2008

UDALETXEAK BIZI GARAK ESKATUTAKO DIRU LAGUNTZARI ERANTZUN DIO

martxoaren 17 erantzun digu udaletzeak guk eskatutako diru laguntzari.Erantzuna hau izen da: Ikur eta arazo politikoak nahasteagatik ez dute diru laguntzarik jasoko. kultura zinegotziek
Papelien esaldi hau baiño ez da etorri. Bedarukueri be papel bardiñe heldu jake!!!
Astesantue eta gero batzarra