lunes, 2 de noviembre de 2009

AZAROAK 14: GAZTE TOPAKETAK IEN

Datorren azaroak 14an Gazte Topaketak ospatuko doguz Ien. Topaketa honek aste bi beranduago Zestoan egingo diren Euskal Herriko Gazte Topaketetarako girotzeko asmoz antolatzen doguz eta beraz, herriko gazte guztiak dagoz gonbidatuta bertan parte hartzera. Topaketetan, gai desberdinei buruz eztabaidatu eta hausnartzeaz gain gazteon arteko harremanak bultzatu nahi dira eta horretarako gazte bazkari bategaz emongo jako hasiera egitarauari. Animatu eta topatu geugaz!

09-10-30eko akta

Joan dan urriaren 30an, 22 gazte batu ginen Natxitxuko txokoan Bizi Garak antolatutako gazte afarian. Afaria hasi baino lehen azken asteetako batzarretako gaiei buruz berba egiteko aprobetxatu gendun. Honek izan ziren bertan komentatu zirenak:
1. Lehen sorospenen ikastaroaren balorazioa:
Aurreko urriak 24an egindako lehen sorospenen ikastaroari buruz balorazioa egin eben bertan parte hartu eben gazteek eta baita ikastaroaren emaileak ere. Orokorrean balorazio positiboa egin zan, bai eduki aldetik, partehartze aldetik zein metodologia aldetik. Aurrerago beste saioren bat antolatuko da.
2. 2009/2010 kultur ekintzetarako dirulaguntzak:
Azken asteetan proposatutako ekintzekin plangintza bat egin da eta udaletxera bialdu da e-mailez ekintza bakoitzarentzat beharko geunken dirua zehaztuz.
3. Azaroak 25: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
Azaroak 25ari begira hurrengo egitaraua planteatzen da:
- Azaroak 20, barikue: Gernikako berdintasun teknikariaren hitzaldia, pelikula eta afari-merienda-tertulia.
- Azaroak 22, domeka: kontzentrazioa goizean.
- Azaroak 25, eguaztena: ekimen inpaktantea (hildakoak mantagaz tapatuta plazan)
4. Gazte Topaketak:
Azaroaren 27-28-29an Zestoan egingo diren Euskal Herriko Gazte Topaketei begira Azaroak 14an Gazte Topaketa txiki bat egingo da Ien. 14´30tan gazte bazkaria egongo da Zakilin eta ondoren gai desberdinei buruzko eztabaida-tailerrak egingo dira (hezkuntza/aisialdia/berdintasuna/euskera/etxebizitza).

lunes, 26 de octubre de 2009

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

Aurreko zapatuen, hillek 24, Bizi Garak antolatutako lehen sorospenen ikastaroa ein zan polideportibo azpiko aretuen. Bertan hamaika bat herriko gaztek parte hartu eben eta besteak beste, zauri arinen sendatzea, intoxikazioen tratamendua, erreanimazio kardiopulmonarra eta etxeko botikina zelan osatu ikasi ahal izan eben. Ikastaro hau egiteko egondako eskaria ikusita, aurrerago beste saio bat antolatzea erabaki dogu. Eguna zehaztu ahala emailen, kartelen eta blogaren bidez abisatuko dogu.

domingo, 25 de octubre de 2009

URRIAK 30 GAZTE AFARIA

Gazte!
Datorren barikue, hillek 30, gazte afari bat ospatuko dogu Natxitxuko Bolatokixen. Afari honetara herriko gazte guztiak dauz gonbidatute, beraz etorri gure badozu emon izena barri honetan. gogoratu 20:00tan geratu garela plazan kotxietan igoteko. Animatu ta etorri herriko beste gaztiekaz batera afaltzen!

viernes, 24 de abril de 2009