lunes, 26 de octubre de 2009

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

Aurreko zapatuen, hillek 24, Bizi Garak antolatutako lehen sorospenen ikastaroa ein zan polideportibo azpiko aretuen. Bertan hamaika bat herriko gaztek parte hartu eben eta besteak beste, zauri arinen sendatzea, intoxikazioen tratamendua, erreanimazio kardiopulmonarra eta etxeko botikina zelan osatu ikasi ahal izan eben. Ikastaro hau egiteko egondako eskaria ikusita, aurrerago beste saio bat antolatzea erabaki dogu. Eguna zehaztu ahala emailen, kartelen eta blogaren bidez abisatuko dogu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso ondo egon zan. Eskerrik asko!