![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgtkLyn2CFvpTCi5FT0k0J1uo_CXwij1u2vL_fNY9KyxtzocEmkhEZ1hE2hBjff4ZE7psaifLTU6KjlGhneUOeFMVPyTWUOrKT_qs8e2gvjknQERmH9lCJ-1z2UMDtPWCR64lJpNfHQdxo/s320/martxoak+3.png)
1976. urteko Martxoak 3. Gasteizko Zaramaga langile auzoko San Frantzisko elizan, langileen asanblada orokorra, 5.000 ziren barruan zeuden partaideak eta beste milaka kanpoko aldean aurkitzen zirenak.
Aurreko urtean Fraco diktadoreak bere azkeneko hatsa eman zuen azaroan eta Estatu Espainiarra bai Euskal Herria trantsio garai batean murgildurik zeuden. Martxoak 3 honetan , urteko hirugarren greba gauzatzen ari zen, Gasteizen, jarraipena zabala zen; lantegi, ikastetxe, komertzio, tabernek,...beraien ateak itxi zituzten urteroko lez fabriketan eztabaidatzen zen soldaten berrikuspenaren ukoaren eraginez.
Arratsaldeko bostak, Poliziak orduko Fraga Barne Ministroaren aginduak jarraituz; gas potoak, tirokadak,... Errepresioa itzela izan zen 5 langile hil zituztelarik eta 100 gora zauritu zituen, hauetako 20 larriki zaurituz. "La calle es mia" esaldia bere hartan hartu zuen,... bidegabekeria honek bere ohiartzuna izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herria osoan zehar, Basaurin gazte bat erahil zuten Gurdia Zibilek.
Iazko 30.urtemugako manifestaldian ertzantzaren erasoak ikusi ahal izan genituen, denboran saltoa eginez eta "Martxoak 3ko biktimen plataforma"ko bi kide enaltecimiento del terrorismogatik inputatuak.
2006.urtea, 31.urteurren honetan, oraindik sarraski horren errudunak inpunitate osoz,"politika" egiten jarraitzen dute, merezi duten epaiketa izan gabe eta biktimen inolako onarpenik egin gabe.
Martxoaren 9tik aurrera "la revolta permanent" 30 urtetan zehar gobernu espainiarrak historian galdu nahi duen gertakari baten filma estrenatuko da zinemetan.
2 comentarios:
Langileok borrokan!
Arano hasi biherrien ya! ta gero borrokan alper hori
putiori
Publicar un comentario