Emakumearen Nazioarteko Egunaren sorrera, uste ohi zenarez kontra, ez da oinarritzen gertaera isolatu batean,-zeini buruz ez baitago adostasunik ere-, baizik eta testuinguru historiko eta ideologiko zabal baten barruan kokatuta dago.
Historiografia estatubatuarrak, bere aldetik, ehungintzako emakume langileek 1857an modu modu espontaneoz egin eta poliziak ankerki zanpatu zuen zuen manifestazio batean oinarritzen du Martxoaren 8aren jatorria. Beste historiografia batzuek, aldiz, 1908ko martxoaren 8an New Yorkeko ehungintza fabrika batean gertatu omen zen sutean kokatzen dut jatorri hori: langile emakumeek, lan baldintza jasanezinen kontrako greba baten buruan, Cotton faktoria okupatu ei zuten eta haren jabeak ateak itxi eta kanpotik su eman; ondorioz, barruan ziren guztiak bizirik erre ziren. Baina ez da zuzena erreferentzia bata ez bestea: manifestazioari dagokionez, 1909ko irailaren 27an gertatu zen, emakumeek egin zuten hamahiru aste luzetako greba gogor baten buruan; eta suteari dagokionez, 1911ean gertatu zen, Triangle Shirtwaist Company alkandora itxurako blusen fabrikan. Bertan 146 langile emakume hil ziren, inmigrante gazteak ia denak
Dena dela, bai manifestazioa baita sutea benetan gertatu bazien ere, nahiz eta beste data eta testuinguruetan, emakumearen nazioarteko egunaren jatorrian ez dago gertaera horietako bat ez bestea. Urteroko ospazkizun hori sortzeko erabakia Klara Zetkin, ezkerreko argazkia, (1857-1883) andereak hartu zuen, emakume sozialisten mugimendu alemaniarraren aintzindaria eta, Rosa Luxennbergekin(eskuineko argazkia) batera, Emakumeen Internazional sozialistaren fundatzaile kide izan zenak. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzearen proposamena, Zetkinek 1910ean Kopenhagen, Emakume Sozialisten II. Nazioarteko biltzarrean aurkeztu zuena.
horrela ba, 1911. urteako Martxoaren 19ean, Alemania, Danimarka, Austria eta Suitzan milioi batetik gora emakumek ospatu zuten bere eguna. ereduaren zabalkuntzaren ondorioz, san Petersburgen, 1917ko otsailaren 23ean (gregoriar egutegiaan, juliotar egutegiaren martxoaren 8aren baliokidea), langile emakumeak kalera irten ziren ziren manifestazioan, ogia eskatuz, eta euren senarrak frontetik itzul ziteztela eskatuz. hori ospatzeko, Leninek Martxoaren 8a emakumeen egun aldarrikatu zuen 1921ean, eta halaxe iraun du gaur arte, aldaketarik gabe.
Horrela ba, munduko estatu eta estaturik gabeko lurralde ezberdinetan zehar, Martxoaren 8a, feminismoaren eta ordu arte, ikustezin egiten zuten emakumearen historia agerian geratu zen, milioika emakumeren lan handia oroimenera ekarri eta egun, horretan dabiltzanei eta gehiago inplikau behar direnen ahaleginaz, lanarekin eta beraien bizi proiektuaren, emakumeen eskubideen alde ezezik, pertsonaguztien eskubideen alde borrokatzen dihardutenen eguna da.
Iturria: Emakumeak XX.mendeko historian (pertsonaiak, gaiak, gertaerak).Oinarrizko liburutegia.Gaiak
5 comentarios:
Bueno inok ez dauenez komentariorik eitzen nik eingot. Barikuen (Martxoak 5)DVD dokumental bat ikusi gendun emakumeen ingurukoa. Ondo egon zan dokumental hori baia hurrengun arinau ein bigu ze 9rek berandu eitzen da holako dokumentala ikusteko. beste barik esan Francis lo geratu zala eta Markelek ez bala jakin ze ein edo nun sartu bez.
Hurrengo baterako kontuten eukikogu orduena baña bariku honetan herri batzarra egon zan leku bardiñien 7:30tan eta horregaitxik ipini zan 9tan dokumentala. Emakumien gaixegaz aurrerau beste ekimenen bat eitxie be proposatu zan atzoko asanbladan: beste bidioren bat ipini, hitzaldiren bat antolatu, hezkidetza tailerren bat prepara, mural bat margoztu...
eta gizonak zer????jejejej ez ez bromie da ondo iruditzen dazt, oso aberasgarrixe izen zala uste dot gixau ein bier diez holakuk ezta pakorro? ezta Korta???
Euskara hizkuntza sexista al da?
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1078235452
Segun zelan erabiltzen dan bai, "gizarte" berbie adibidez sexistie da
Publicar un comentario