lunes, 30 de abril de 2007

2007-04-29KO AKTA

Beno aurreko bilerara etorri ez zinetenentzat hemen jarriko dizkizuet hitz egindako gai nagusiak eta baita hitzartutako aldaketak ere.

Lehenengo eta behin, erabaki zen maiatzaren 26ra pasatzea presoen aldeko eguna, orain arte ere hauteskundeen aurreko egunean egiten baitzen eta egun honen esanahi nagusia presoek ere bozkatzeko duten eskubidea aldarrikatzea delako. Horrez gain erabaki genuen ere akanpada ordez egun guztiko planteamendua egitea, akanpada alde batera utzirik eta akanpadarena abuzturako utzi zerbait txukunagoa eta jendetsuagoa egiteko eta jende gehiagorengana iristeko mezua. POLLITO!!!!!

Bizi gararen nondik norakoak ere hizketa gai izan ziren batzarrean eta atera genuen ondorio nagusia zen, urte guztia herriko problematikaren aurkako ekimenak…egiten ari garela eta orain hauteskundeak datozela eta, herrian txarto dauden gauzak salatzeko garaia iritsi dela, baina partidu baten edo bestearen alde agin gabe eta botorik inorentzat eskatu gabe, Bizi garara etorri nahi duenak ateak irekita izan ditzan eta inori aterik ez ixteko. Hau da herriaren hutsuneak argitara atera era masibo batean, bataren edo bestearen alde egin gabe.(nola egin pentsatzeko geratu zen).

Jaien inguruan ere hitz egin zen, baina Futurori egitaraua etxean ustea bururatu zitzaionez…jejeje. Pasa den urteko egitaraua ikusirik egingo dugu aurtengo jaien planteamendua eta baita aurreko urteko aurrekontua ikusita ere.

Bukatzeko autodefentsa ikastaroak uztailaren 14 eta 15ean izango direla jakinarazten dizuet, nahiz eta oraindik ere ordua zehaztu gabe egon.

Beno hurrengo batzarra maiatzaren 13an izango da arratsaldeko 4:30etan eta espero dugu oraingo honetan jende gehiago etortzea (Korta, Ezdu, Iñaki Gonzalo,Leire…) batzuk behar bada eskusaren bat izan dezakete baia Ezduk ez, han egon baitzen Txangurrun batzarra zegoenik ez zekiela eta.

Ahaztu baino lehen, komentarioetan herriko problematika nola landu edo argitara eman dezakegun ideiak bota. Ez hasi txorradekin e Pakorro!!! Ba hori idatzi ideiak, zenbat eta gehiago izan hobe.

MAIATZAREN 13, 4:30AK ARTE.

14 comentarios:

Anónimo dijo...

ez dakit akta nok idatzi dauen, baina Anderrek baino hobeto egin dauela fijo!!.
vaya pollito!!.

ezdu, korta .. ta holako pertsonekaz jaiak antolatzie gure dauenak, jai deko!!

bizigara dijo...

Nire amagaz hitz ein dot ta 26an ezin dau bazkarie egin, beste bazkari bat deko ta, beraz Eligaz hitz ein beharko da ea zelan egin daitekeen eta noren artien.
Berane

Anónimo dijo...

Anderrek baino hobeto? beste barik ezberdiñe...
Ander sekretarijue!!!
Ta bazkarijako,Aitor Garita_ona_india? koziñeru ona dogu ta!

Anónimo dijo...

puta akta de mierda!
Ander.

Anónimo dijo...

Ostia nok ein dau hau pedazo de aktie? puto amo tio!!!!!
rente

Anónimo dijo...

hurrengo batzarran bozka,
bizi garako "sekretarijue": momentuz, hautagaiak, Rente ta Ander.
jeje,baloratu aktak (ta aurreko komentarioak...)ta zuek erabaki...
gorka

Anónimo dijo...

ander 9
pollito 1

Anónimo dijo...

Ander puto amo!
Ander

Anónimo dijo...

garagardo batera inbitaten doztenak nire botue deko!!!"!

Anónimo dijo...

arano,nori emongotzazu botue? buzti buzti...

Anónimo dijo...

nik anderreri, jarraitzutie deko berak sekretario modun baia ni hobie naz e!!!pakorro baietz!!

Anónimo dijo...

nik nire burueri eta ni aurkezten nazela enteraten dizenien beste guztixek be niregana hurbilduko diz.
pringaus

Anónimo dijo...

dinamita_pal_pollito!!!
beti pollito!!!

Anónimo dijo...

bueno,gaia zein zen,herriko problematikak, eta hauek nola landu?
rentek jarri zuen txorradak ez idazteko...
(onartzen dot,lehenengoa nirea...)
ia ba!!!
bozka baino hobeto desafioa!!
gorka