martes, 1 de mayo de 2007

1889ko uztailean izendatu zuen II. Internazionaleko lehen kongresuak maiatzaren 1a, Langileen arteko nazioarteko elkartasunaren eguna. Pariseko Nazioarteko kongresu obrero-sozialistak honako epazpena egin zuen:
"Nazioarteko manifestazio handi bat antolatu behar da, egun berean, modu bateratuan, mundu osoko hirietako langileek eska diezaieten autoritateei, zortzi orduko lan eguna eta Parisko Nazioarteko kongresu honek onartutako gainontzeko ebazpenak".
Mundu osoa eremutzat hartuta, batera antolatutako lehen mobilizazioa izan zen hau.
Baina, zergaitik maiatzaren 1a? Hiru urte aurretik bilatu behar dugu horren arrazoia. 1886ko maiatzaren 1ean abiatu zuen AEBetako langile mugimenduak, zortzi orduen aldeko greba, azkenean, Chicagoko martiriak deitu direnen hilketarekin amaitu zen ekimena.
Asko izan dira, kapitalismoak egun honen izaera ezkutatzeko erabili dituen moduak. Nabarmenean, langileen eguna izatetik lanaren eguna izatera igaroarazi nahi izan dutela. Borroka eguna dena, ospakizun egun bihurtuz. Baina, borroka du oinarri egun honek, langilegoaren borroka erreferente da maiatzaren 1a. Gora langileon borroka!
Zutik lurrean kondenatu
Zaren langile tristea!
Nekez ginen elkarganatu,
Indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura.
Jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki.
Oro gudura, ala!
Bihar izan dadin
Internazionala
Pertsonaren adin.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

MOBILIZAZIOAK BIZKAIAN

· Bilbo - 11:30 - Zabalburu - Hurtado Amezaga.
· Ezkerraldea - 12:00 - Plaza Bideonera (Barakaldo).
· Eskumaldea - 12:00 - Telletxea (Algorta) + herri bazkaria
· Durango - 12:00 - Andra Mari.
· Busturialdea - 12:00 - Lamera (Bermeo).
· Lea-Artibai - 12:00 - Zelaia (Markina).
· Hego Uribe - 13:00 - Ayuntamiento (Galdakao) + herri bazkaria

Anónimo dijo...

Busturialdeko ikasle asko eta langile gitxi manifan e! putos puretas vagos...