martes, 25 de noviembre de 2008
UDALETXEA HIPOKRITA!
viernes, 21 de noviembre de 2008
AZAROAK 28, 21:00tan ESKOLONDOn
lunes, 17 de noviembre de 2008
Azaroak 16ko AKTA
2008-11-16
15 pertsona agertu ginen jarritako leku eta orduan. (Batzuk beranduago)
- Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna denez, horren inguruan zenbait ekintza egitea pentsatuta zegoen aurretik. Iazko bideo emanaldi eta eztabaida ondo atera zirenez antzeko zerbait egitea proposatu zan. Azaroak 25 Martitzena denez, aste horretako ostiralean egingo da ekimena.
Beraz, Azaroak 28, iluntzeko 21:00tan, polikiroldegi azpiko lokalean.
* Afari merienda. Bakoitzak etxetik ekar dezala jateko-edateko zerbait.
* Tertulia, eztabaida, tailerrak.... Iaz Amaia Urrutiak prestatu zuena oso ondo egon zen eta aurten ere antzeko zerbait egitea pentsatu da. Amaia egun horretan ez da egongo baina aurrez zerbait preparatuko du eta Iomara, Ikerne... (peña urtxintxa) arduratuko da egunean bertan mobida dinamizatzeko.
* Pelikula Arrandik aukeratuko du eta ahalik eta lasterren bidaliko dio Anderreri izenburua! (eh, Arrandi?)
Lokala eta proiektorea Iomarak eskatuko ditu udaletxean. Argindarra egon dadila konfirmatuko du.
Kartela arrandik izenburua pasatzen duenean Ainitzek egingo du.(Azaroak 21 baino lehen)
Azaroak 25ean Herrian bertan propaganda jarriko da. Horretarako Azaroak 21, Barikua, Natxituko eskoletan geratu gara 20:00tan pankartak egiteko. Bide batez, Azaroak 28rako kartelak jarriko dira herrian.
- Autodefentsa ikastaroa egiteko diru bilketa: Ez da data zehatzik jarri, baina, gabonak bueltan edo, aurretik egin genuen bezelako azoka herrikoi bat egiteko asmoa azaldu zen. Bide Gabonen gaia landu daiteela pentsatu zen... Bizi eredua, kontsumismoa..... Hurrengo batzarrean zehazteko geratzen da.
- AHTaren aurkako bideo emanaldiak. Badaude pare bat dokumental interesgarri eta proiektatzea pentsatu zen. Ez da data zehatzik aukeratu, beraz, Azaroak 25koa pasatutakoan helduko diogu honi ere.
Ba hori izan zen dana, aktan aipatu behar da gazte asko eta asko falta izan zinetela, baina seguru hurrengoan askoz ere gehiago batzen garela. Hori bai, erreka ezkinako hotza lagun izan genuen eta batzuk proposatu zuten batzarrak leku aproposagoan egin daitezkela. Eskoletan adibidez....
Beste barik, BARIKUAN, AHAL EDO NAHI DUENAK, 20:00tan NATXITUKO ESKOLETAN.
BIZI GARA!
martes, 4 de noviembre de 2008
BIZI GARAko AFARIA
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgO1TULvzyjEDDMbb83XTzx3v184cXKh-KjHlPA4vnd5AlXknYJkP24yfSNCBvz9tqJFEwuNBykiX1YVaBDKSKLecxF9i_QkD0iZabmgJs-433qMnrsfaSk5zYEKnYLPFAxENLsM0QOQD0/s400/Dibujo.jpg)
Diruegaitik ez kezkatu inor ta nonok Ietik edo Bedarutik zelan heldu ez badeko jarri mezu honen erantzunetan ta konponduko dogu.
INPORTANTIE!!!!!!
ETORTEKO ZARIENAK EGUEN GABA BAINO ARINAU APUNTAU MEZU HONEN ERANTZUNETAN. Jatekoa erosteko. Baina nonor ez bada enteraten eta Ien badau barikuen etorteko goguaz igo bilur barik inprobisauko dogu zeozer eta!
Beste barik, barikurarte!
Egurre!