martes, 25 de noviembre de 2008
UDALETXEA HIPOKRITA!
UDALETXEA HIPOKRITA!
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dala eta, Ieko udaletxeak “berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrakoa” sinadura bilketa antolatu eban aurreko zapatuan, hilak 22. Beste behin, kalendarioak agintzen dauan moduan, indarkeria sexistari buruzko diskurtso politikoki zuzenarekin urteten dira kalera gure politikariak, urte guztiko hutsunea nolabait zuritzeko. Baina planta eta itxurakeria guzti horreen atzean argazki polit bat lortzea baino ez dabe bilatzen, ez benetan emakumeen aurkako indarkeriaren kontra urratsak ematea. Horren adibide da orain urtebete baino gehiago udaletxeak Bizi Gara Ieko gazte taldeak antolatutako autodefentsa tailerrari emondako ezetza. Gogoratu daigun, udalak tailer hau burutzeko behar ziren diru laguntzak ukatu ebazala kartelean euskal presoak Euskal Herrira ekarri daitezela aldarrikatzen dauan logoa agertzen zalako. Hipokritaz gain, faxistak. Azaroak 25a dala eta emakumeon kontrako indarkeria salatzen eban pankarta kenduz argi itzi daben lez.
Baina gazteok argi daukagu autodefentsa dala emakumeonganako indarkeria ekiditeko tresna eraginkorretako bat eta dirulaguntzekin edo barik tailer hori aurrera eroango dogu, gure helburua bai dalako indarkeria sexistarekin amaitzeko urratsak ematea.
INDARKERIA SEXISTARIK EZ!
EMAKUMEAK JEIKI ETA ERANTZUN, AUTODEFENTSA!
BIZI GARA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario