lunes, 15 de diciembre de 2008

Barikuko Akta

12 pertsona inguru batu ginen Barikuan 21:00tan, data dala eta zalantzabatzuk egozan, baina zelan pertsona kopuru majoa batu ginen batzarra egitea erabaki zan. Domekan egiteko asmoa eukanei parkamenak eta ia gehiago ez dirazen duda honek agertzen.

- Abenduaren 28an Kaixko eguna bada be, AZOKA ALTERNATIBOA egingo dogu. Hemen atarako dogun dirua autodefentsa ikastaroa egin ahal izateko da. Azokaren aurreko egunetan udalak diru laguntza ukatu ebala eta zergatiak salatu beharko dira eta bertan egunean ere erosten dauan jenteari azalpena emongo dautsagu. Domeka dalez eguerdiko 12etan hasiko da eta bertan momentua erabakiko dogu arratsaldean jarraitu edo ez.

- 28ko kartela Ainitzek egingo dau.

- Bertan egunean banatzeko eskuorriak Olatz, Larri...

- Mahaia bolatokitik Larriren kotxean bajatuko dogu

- INPORTANTEA: ABENDUAK 26an, 18:00tan, Ieko Plazan MATERIALA BILDUKO DOGU (Erropak, jostailuak, etxeren bat....). Egun hau aprobetxatuko dogu minibilera bat egiteko, azken orduko gauzak lotzeko eta dekorazioagaz arduratzeko. - 26ko kartela Anderrek egingo dau, igual.

- Abenduaren 23an ohitura dago Ien gabeko 12etan kantuan ataratzeko kalez kale. Aurton guk ere parte hartzea komentatu zan.

- Diru apur bat lortzeko, BBKn lapurreta egitea proposatu eben natxitxuarrek baina ez zan onartu idea, kaguen! Horren ordez gabonak eta gero otzara bat preparatu eta boletoak salduko doguz. Saria geure artean banatzea ere proposatu eben BBKkoek, baina hori ere ez eben onartu.

- Urtarrilaren 2an,Natxituko bolatokian korto batzuk proiektatzea pentsatu zan. Nonork zuzendariagaz kontaktuak eukazala eta LOOKING FOR MISTER X kortoa izango da gabeko izarra. Zuzendarietako bateri ere gonbitea egin deutsagu gurekin pasatzeko gau eder hori. Nola ez onartu egin dau gonbitea. Beste kortoak Arrandik lortuko dauz. Gau horretan BIZI GARAko AFARI OFIZIALA egingo dogu.

- Erosketak: Lainoa, Iomara, Laka, Renteria....

- Kartela: Ander, igual.

- Zerbezak: Arano

- Umorea: Rente eta Markel (Arano).

Gauza gehiago ere komentau ziren baina, papela busti jat eta ezin dodaz irakurri.

GOGORATU: 23an 00:00etan KANTU KANTARI eta 26an AZOKA ALTERNATIBORAKO MATERIAL BILKETA ETA MINIBILERA 18:00tan.

BIZI GARA, ondo ganera!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

arano okupata ibiliko da eta "igual" ez da zerbezarik egongo

Anónimo dijo...

gogoratu geur 12xetan danok kalera kantatera!!!!