Ien, 2009ko Otsailaren 7an
10 pertsona batu ginen, eguraldiagaitik taberna batera joan behar izan ginen batzarra egitera.
Gazteok biltzeko leku falta izan zan urten zan lehenengo gaia. Kuadrila batek komentau eban udan Eskoletatik kanporatuak izan zirela bertan egon ohi den beste kuadrila batengaitik. Azken aldian, udalak Ieko eskolen gestioan ez dut Herriko gazte guztiekin kontatzen eta bertan ohikoa den kuadrila horrekin bakarrik kontatzen dau erabakietarako. Komunikabideetan, Alikatea Herriko gazteekin bilerak egin izan dauazala azaltzen agertu izan da eta hori gezurra dala esan gendun. Argi dago arazo bat badagoala eta hori konpontzeko idatzi bat sartuko dogu udaletxean Bizi Gararen izenean. (Idatzia => Ander, Udalera eraman => Rente)
KARNABALAK
“Mamorruak” berreskuratzeko ahalegina egingo dogu aurton. Otsailak 21ean izango da.
Beste kultur taldeekin ere kontatu nahi dogu euren esperientzia gai honen inguruan gurea baino gehiago dalako.
Horretarako: Domekan, Hilak 15, 12:30etan KULTUR TALDE GUZTIEN BATZARRA.
17:00etan MOZORROTZEKO MATERIAL BILKETA
Horretaz aparte, KARETA TAILERRA ere egingo da umeentzako. (Larri...)
Gabaz==> NATXITUKO ESKOLETAN MOZORRO JAIA.
Mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da.
MARTXOAK 8
Hurbildu ahala zehazten joango gara: Ipuinen moldaketa berdintasunari begira, Pelikula, dokumentala.... Joan ideak pentsatzen!!!!
SAGARDOTEGIA 2009
Aurten bai! Data batzuk pasatuko dira eta ia zein datorren ondoen. Autobusa finantzatzeko udaletxean diru laguntza eskatuko da. Ia Alikateak zer diñon!
http://bizigara.blogspot.com/
BIZI GARA!
12 comentarios:
Ederto deritzot kultur talde guztien batzarra egiteari!!!
Ondo legoke aurretiaz gai ordena zehaztea, bertan ez galtzeko haria eta danok berba egiteko aukera izateko!!
Adibidez:
1.- Talde bakoitzari denbora bat eman bere proiektuak azaltzeko eta denon berri izateko.( 5 minutu bakoitzak)
2.- Diru laguntzen egoera eta udaletxearekin harremana.( zer exijitu e. a.)(15 minutu guztira)
3.-Karnabalak ( oso ondo dago Mamorroen berreskurapena , ondo legoke Andonirekin berba egitea horretarako, bera izan baizen horren sortzaile nagusiena eta!)(10 minutu)
4.-"Martxoak 8 "Hitzalditxo bat, (inguruko nesken taldeak ezagutu? )manifa,pankarta,jaia..(10 minutu)
4.-Etorkizunera begira ere taldeen arteko harremana bultzatu.(10 minutu)
Guztira ordu bat eta erdiko bilera, ordu bietan amaituta eta egin dezakegu poteoa elkarrekin kalean,musikaz(?) herrian be agerpen txiki bat egiteko eta gure arteko harremana bultzatzeko!
hau da proposamen bat,
Mariasun
hemen jarri dot mariasunek erantzun doztana , natxik be erantzun dau . ni ez naz egongo baina bizigarako norbait agertuko da batzarrera ez ?
ane
Bai. Agertuko gara. Gogoratu arratsaldeam ,material bilketa eingo dogule! Joan erropak eta topetan!
sinatu estaen dozuena bestela ez dakigu nork erantzuten dauen
ane
zapaturako al dabenak materiala lortzie disfrazateko mamurruz: sakuek, arrantzale gabardina edo txubaskeruek katiuskak edo ta okurritzen jatzuena.
Oraingo ostegunean (otsailak 19)poli azpian geratu gara arropak...biltzeko. Igandekoa frakso totala izan zela eta bigarren ahalegin bat egitekotan. Ea oraingoan jendeak sakuak, arropak...ekartzen dituen. Arrain ustel eta hezurrak eskatuta daude eta larunbat goizean joan behar da bila nor arduratuko da? zozketa bat egin beharko genuke eta bi edo hiru pertsona izendatu bila joateko. Guzti hau zehazteko onena ostiralean geratzea izango litzateke, izan ere, Ikerneren arreopak...biltzeko ere egun horretan geratu ginen. Gauza asko daude egiteko eta mugimendu gutxi ikusten da. Mamurruek lan handia dute eta ez dago ezer eginda mamurru erdi montatzeko ere ez gara gai momentu honetan. Kartela ia amaituta dago gaur bertan bukatuko dut eta ea biar Gernikean edo inprimatzerik dudan. Nahiko mierdoso geratu da baina nik kazetaritza ikasi dut eta ez arte ederrrak jeje. ba hori erantzun ea nor dagoen zer egiteko prest...mamurruak gainean daude eta dena egiteko dago. Berriz berrezkuratzekotan MUGITU!!!!!!!
rente
nik laguntza gitxi emon al dotzuet ez bagara 8:30 etan gelditzen. txubaskero berde bat itsosokue topa dot.
arano naz hastu ein jast nor nazen jartzie
ok ba deitsu 20:30 ia nundik gabizen.
Ander
galdera bat
gero afariko janaria eta edaria ordaintzeko nola egingo dugu ? egunean bertan dirua jarri hasieran ? bestela bukaeran bakoitzak orduren baten alde eingo dau eta ez dogu dirua batuko
zer pesntsaten dozue ?
ane
Aupa!!
Ni ezin izengo naz agertu ostiral artzaldien ze arratzaldez dekot lana! Sapatu goizien bai izengot ekarri falta dana ze barixekun bertan gerniken engot lo! Bueno zeuok esan, aviso karetue eta itxurie ez dakit zelaku aukikoten sapatu goizien jajajaja!
Iker Bedaru
Danon antzekue Iker. Gabaz eigogu berba Gerniken!
Ander
Publicar un comentario