lunes, 2 de noviembre de 2009

AZAROAK 14: GAZTE TOPAKETAK IEN

Datorren azaroak 14an Gazte Topaketak ospatuko doguz Ien. Topaketa honek aste bi beranduago Zestoan egingo diren Euskal Herriko Gazte Topaketetarako girotzeko asmoz antolatzen doguz eta beraz, herriko gazte guztiak dagoz gonbidatuta bertan parte hartzera. Topaketetan, gai desberdinei buruz eztabaidatu eta hausnartzeaz gain gazteon arteko harremanak bultzatu nahi dira eta horretarako gazte bazkari bategaz emongo jako hasiera egitarauari. Animatu eta topatu geugaz!

09-10-30eko akta

Joan dan urriaren 30an, 22 gazte batu ginen Natxitxuko txokoan Bizi Garak antolatutako gazte afarian. Afaria hasi baino lehen azken asteetako batzarretako gaiei buruz berba egiteko aprobetxatu gendun. Honek izan ziren bertan komentatu zirenak:
1. Lehen sorospenen ikastaroaren balorazioa:
Aurreko urriak 24an egindako lehen sorospenen ikastaroari buruz balorazioa egin eben bertan parte hartu eben gazteek eta baita ikastaroaren emaileak ere. Orokorrean balorazio positiboa egin zan, bai eduki aldetik, partehartze aldetik zein metodologia aldetik. Aurrerago beste saioren bat antolatuko da.
2. 2009/2010 kultur ekintzetarako dirulaguntzak:
Azken asteetan proposatutako ekintzekin plangintza bat egin da eta udaletxera bialdu da e-mailez ekintza bakoitzarentzat beharko geunken dirua zehaztuz.
3. Azaroak 25: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
Azaroak 25ari begira hurrengo egitaraua planteatzen da:
- Azaroak 20, barikue: Gernikako berdintasun teknikariaren hitzaldia, pelikula eta afari-merienda-tertulia.
- Azaroak 22, domeka: kontzentrazioa goizean.
- Azaroak 25, eguaztena: ekimen inpaktantea (hildakoak mantagaz tapatuta plazan)
4. Gazte Topaketak:
Azaroaren 27-28-29an Zestoan egingo diren Euskal Herriko Gazte Topaketei begira Azaroak 14an Gazte Topaketa txiki bat egingo da Ien. 14´30tan gazte bazkaria egongo da Zakilin eta ondoren gai desberdinei buruzko eztabaida-tailerrak egingo dira (hezkuntza/aisialdia/berdintasuna/euskera/etxebizitza).

lunes, 26 de octubre de 2009

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

Aurreko zapatuen, hillek 24, Bizi Garak antolatutako lehen sorospenen ikastaroa ein zan polideportibo azpiko aretuen. Bertan hamaika bat herriko gaztek parte hartu eben eta besteak beste, zauri arinen sendatzea, intoxikazioen tratamendua, erreanimazio kardiopulmonarra eta etxeko botikina zelan osatu ikasi ahal izan eben. Ikastaro hau egiteko egondako eskaria ikusita, aurrerago beste saio bat antolatzea erabaki dogu. Eguna zehaztu ahala emailen, kartelen eta blogaren bidez abisatuko dogu.

domingo, 25 de octubre de 2009

URRIAK 30 GAZTE AFARIA

Gazte!
Datorren barikue, hillek 30, gazte afari bat ospatuko dogu Natxitxuko Bolatokixen. Afari honetara herriko gazte guztiak dauz gonbidatute, beraz etorri gure badozu emon izena barri honetan. gogoratu 20:00tan geratu garela plazan kotxietan igoteko. Animatu ta etorri herriko beste gaztiekaz batera afaltzen!

viernes, 24 de abril de 2009

viernes, 6 de marzo de 2009

lunes, 23 de febrero de 2009

lunes, 9 de febrero de 2009

AKTA

Ien, 2009ko Otsailaren 7an
10 pertsona batu ginen, eguraldiagaitik taberna batera joan behar izan ginen batzarra egitera.
Gazteok biltzeko leku falta izan zan urten zan lehenengo gaia. Kuadrila batek komentau eban udan Eskoletatik kanporatuak izan zirela bertan egon ohi den beste kuadrila batengaitik. Azken aldian, udalak Ieko eskolen gestioan ez dut Herriko gazte guztiekin kontatzen eta bertan ohikoa den kuadrila horrekin bakarrik kontatzen dau erabakietarako. Komunikabideetan, Alikatea Herriko gazteekin bilerak egin izan dauazala azaltzen agertu izan da eta hori gezurra dala esan gendun. Argi dago arazo bat badagoala eta hori konpontzeko idatzi bat sartuko dogu udaletxean Bizi Gararen izenean. (Idatzia => Ander, Udalera eraman => Rente)
KARNABALAK “Mamorruak” berreskuratzeko ahalegina egingo dogu aurton. Otsailak 21ean izango da. Beste kultur taldeekin ere kontatu nahi dogu euren esperientzia gai honen inguruan gurea baino gehiago dalako. Horretarako: Domekan, Hilak 15, 12:30etan KULTUR TALDE GUZTIEN BATZARRA. 17:00etan MOZORROTZEKO MATERIAL BILKETA Horretaz aparte, KARETA TAILERRA ere egingo da umeentzako. (Larri...) Gabaz==> NATXITUKO ESKOLETAN MOZORRO JAIA. Mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da.Bloque entrecomillado
MARTXOAK 8 Hurbildu ahala zehazten joango gara: Ipuinen moldaketa berdintasunari begira, Pelikula, dokumentala.... Joan ideak pentsatzen!!!!
SAGARDOTEGIA 2009 Aurten bai! Data batzuk pasatuko dira eta ia zein datorren ondoen. Autobusa finantzatzeko udaletxean diru laguntza eskatuko da. Ia Alikateak zer diñon!
http://bizigara.blogspot.com/

BIZI GARA!

martes, 13 de enero de 2009

viernes, 19 de diciembre de 2008

IEKO GARBITASUNAK (2)

Jose mari Landak, Ieko "garbitazunari" buruz, busturialdeko hitzan idatzitako artikuluek, baten bateri asko molestau eta bere "iritzixe" idazten dau (egixe esan, artikuluegaz zer ikusi askorik ez deko, seguruena argumento faltagaitzik), eta bere anonimatue aprobetzaute (billurtute edo lotsatute bere pentsamenduengaitzik) ander elortegiaz "konbertsaziñue" deko. irakurri hitza, azpixen dekozue helbidie. http://www.busturialdekohitza.info/zureadahitza/235/Ieko_garbitasunak

lunes, 15 de diciembre de 2008

Barikuko Akta

12 pertsona inguru batu ginen Barikuan 21:00tan, data dala eta zalantzabatzuk egozan, baina zelan pertsona kopuru majoa batu ginen batzarra egitea erabaki zan. Domekan egiteko asmoa eukanei parkamenak eta ia gehiago ez dirazen duda honek agertzen.

- Abenduaren 28an Kaixko eguna bada be, AZOKA ALTERNATIBOA egingo dogu. Hemen atarako dogun dirua autodefentsa ikastaroa egin ahal izateko da. Azokaren aurreko egunetan udalak diru laguntza ukatu ebala eta zergatiak salatu beharko dira eta bertan egunean ere erosten dauan jenteari azalpena emongo dautsagu. Domeka dalez eguerdiko 12etan hasiko da eta bertan momentua erabakiko dogu arratsaldean jarraitu edo ez.

- 28ko kartela Ainitzek egingo dau.

- Bertan egunean banatzeko eskuorriak Olatz, Larri...

- Mahaia bolatokitik Larriren kotxean bajatuko dogu

- INPORTANTEA: ABENDUAK 26an, 18:00tan, Ieko Plazan MATERIALA BILDUKO DOGU (Erropak, jostailuak, etxeren bat....). Egun hau aprobetxatuko dogu minibilera bat egiteko, azken orduko gauzak lotzeko eta dekorazioagaz arduratzeko. - 26ko kartela Anderrek egingo dau, igual.

- Abenduaren 23an ohitura dago Ien gabeko 12etan kantuan ataratzeko kalez kale. Aurton guk ere parte hartzea komentatu zan.

- Diru apur bat lortzeko, BBKn lapurreta egitea proposatu eben natxitxuarrek baina ez zan onartu idea, kaguen! Horren ordez gabonak eta gero otzara bat preparatu eta boletoak salduko doguz. Saria geure artean banatzea ere proposatu eben BBKkoek, baina hori ere ez eben onartu.

- Urtarrilaren 2an,Natxituko bolatokian korto batzuk proiektatzea pentsatu zan. Nonork zuzendariagaz kontaktuak eukazala eta LOOKING FOR MISTER X kortoa izango da gabeko izarra. Zuzendarietako bateri ere gonbitea egin deutsagu gurekin pasatzeko gau eder hori. Nola ez onartu egin dau gonbitea. Beste kortoak Arrandik lortuko dauz. Gau horretan BIZI GARAko AFARI OFIZIALA egingo dogu.

- Erosketak: Lainoa, Iomara, Laka, Renteria....

- Kartela: Ander, igual.

- Zerbezak: Arano

- Umorea: Rente eta Markel (Arano).

Gauza gehiago ere komentau ziren baina, papela busti jat eta ezin dodaz irakurri.

GOGORATU: 23an 00:00etan KANTU KANTARI eta 26an AZOKA ALTERNATIBORAKO MATERIAL BILKETA ETA MINIBILERA 18:00tan.

BIZI GARA, ondo ganera!

viernes, 5 de diciembre de 2008

Euskal Herria Vs Euskadi

Azkanengo egunetan entzuten ari garena apur bat batzeko asmoz, link batzuk ipiñi dotaz ganien eta inkesta bat. Idatzi zergatiak eta iritziak.

martes, 2 de diciembre de 2008

EUSKARAREN EGUNE !! ANIMAU!!!

Ieko garbitazunaroi buruz idatzitakoa hitzan

2008-11-22 | 23:07:04

Ieko garbitasunak

Joxe Mari Landa Mendibe

Ieko garbitasunak Ieko alkateak udal beharginei agindu die Euskal Presoak euskal Herrira dioten banderatxoak faroletatik kentzeko. Eta bai arin egin be¡ zapatuan jarritako “trapuak” astelehen goizean kendu¡ Estetika kontua ei da; hala dio, behintzat, Udalak herrian zabaldu duen iragarki batean: Herritar batzuen kexak kontuan hartu ei dituzte, nekatuTa ei daude hainbeste kartel herria itsusitzen ikusten; eta aho batez erabaki ei dabe kartelak kentzea, eta panel gehiago jartzea. Gaur, Espainiako kartzela urrunetan preso dauden herritarren senide batzuk adierazi diogu Alkateari, beste gauza batzuen artean....
irakurri geixau helbide honetan
http://www.busturialdekohitza.info/zureadahitza/235/Ieko_garbitasunak.htm

martes, 25 de noviembre de 2008

UDALETXEA HIPOKRITA!

UDALETXEA HIPOKRITA!
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dala eta, Ieko udaletxeak “berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrakoa” sinadura bilketa antolatu eban aurreko zapatuan, hilak 22. Beste behin, kalendarioak agintzen dauan moduan, indarkeria sexistari buruzko diskurtso politikoki zuzenarekin urteten dira kalera gure politikariak, urte guztiko hutsunea nolabait zuritzeko. Baina planta eta itxurakeria guzti horreen atzean argazki polit bat lortzea baino ez dabe bilatzen, ez benetan emakumeen aurkako indarkeriaren kontra urratsak ematea. Horren adibide da orain urtebete baino gehiago udaletxeak Bizi Gara Ieko gazte taldeak antolatutako autodefentsa tailerrari emondako ezetza. Gogoratu daigun, udalak tailer hau burutzeko behar ziren diru laguntzak ukatu ebazala kartelean euskal presoak Euskal Herrira ekarri daitezela aldarrikatzen dauan logoa agertzen zalako. Hipokritaz gain, faxistak. Azaroak 25a dala eta emakumeon kontrako indarkeria salatzen eban pankarta kenduz argi itzi daben lez.
Baina gazteok argi daukagu autodefentsa dala emakumeonganako indarkeria ekiditeko tresna eraginkorretako bat eta dirulaguntzekin edo barik tailer hori aurrera eroango dogu, gure helburua bai dalako indarkeria sexistarekin amaitzeko urratsak ematea.
INDARKERIA SEXISTARIK EZ!
EMAKUMEAK JEIKI ETA ERANTZUN, AUTODEFENTSA!
BIZI GARA

viernes, 21 de noviembre de 2008

AZAROAK 28, 21:00tan ESKOLONDOn

Gogoratu bakoitzak etxetik jateko edo edateko zerbait eraman behar duela, ahal badu, danok batera afari merienda egiteko. Eskerrik asko!
BIZI GARA

lunes, 17 de noviembre de 2008

Azaroak 16ko AKTA

2008-11-16

15 pertsona agertu ginen jarritako leku eta orduan. (Batzuk beranduago)

- Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna denez, horren inguruan zenbait ekintza egitea pentsatuta zegoen aurretik. Iazko bideo emanaldi eta eztabaida ondo atera zirenez antzeko zerbait egitea proposatu zan. Azaroak 25 Martitzena denez, aste horretako ostiralean egingo da ekimena.

Beraz, Azaroak 28, iluntzeko 21:00tan, polikiroldegi azpiko lokalean.

* Afari merienda. Bakoitzak etxetik ekar dezala jateko-edateko zerbait.

* Tertulia, eztabaida, tailerrak.... Iaz Amaia Urrutiak prestatu zuena oso ondo egon zen eta aurten ere antzeko zerbait egitea pentsatu da. Amaia egun horretan ez da egongo baina aurrez zerbait preparatuko du eta Iomara, Ikerne... (peña urtxintxa) arduratuko da egunean bertan mobida dinamizatzeko.

* Pelikula Arrandik aukeratuko du eta ahalik eta lasterren bidaliko dio Anderreri izenburua! (eh, Arrandi?)

Lokala eta proiektorea Iomarak eskatuko ditu udaletxean. Argindarra egon dadila konfirmatuko du.

Kartela arrandik izenburua pasatzen duenean Ainitzek egingo du.(Azaroak 21 baino lehen)

Azaroak 25ean Herrian bertan propaganda jarriko da. Horretarako Azaroak 21, Barikua, Natxituko eskoletan geratu gara 20:00tan pankartak egiteko. Bide batez, Azaroak 28rako kartelak jarriko dira herrian.

- Autodefentsa ikastaroa egiteko diru bilketa: Ez da data zehatzik jarri, baina, gabonak bueltan edo, aurretik egin genuen bezelako azoka herrikoi bat egiteko asmoa azaldu zen. Bide Gabonen gaia landu daiteela pentsatu zen... Bizi eredua, kontsumismoa..... Hurrengo batzarrean zehazteko geratzen da.

- AHTaren aurkako bideo emanaldiak. Badaude pare bat dokumental interesgarri eta proiektatzea pentsatu zen. Ez da data zehatzik aukeratu, beraz, Azaroak 25koa pasatutakoan helduko diogu honi ere.

Ba hori izan zen dana, aktan aipatu behar da gazte asko eta asko falta izan zinetela, baina seguru hurrengoan askoz ere gehiago batzen garela. Hori bai, erreka ezkinako hotza lagun izan genuen eta batzuk proposatu zuten batzarrak leku aproposagoan egin daitezkela. Eskoletan adibidez....

Beste barik, BARIKUAN, AHAL EDO NAHI DUENAK, 20:00tan NATXITUKO ESKOLETAN.

BIZI GARA!

martes, 4 de noviembre de 2008

BIZI GARAko AFARIA

Aste bateko atzerapenagaz etorri arren, badator adostu gendun afarixe. Aurten jente barrixe agertzen hasi dalez ( gero eta gaztiaue! eskerrak!) alkar ezagutzeko badekogu bariku honetan plana. Boluntariorik ez badau, Rente prest agertu da erosketak eitteko. Menue ,beraz, sorpresa izengo da. Nonor abile bada 20:30ek bueltan bolatokitxik agertu ta danon artien eingo dogu. Mezu hau gazte barri askori zuzendute dau. Gazte barri horrek afarire animaten doguz bilur edo lotsa barik etortera. Igual ez da munduko menurik konpletuena izengo, baina, ondo ondo pasako dogu seguru. Afal osterako pelikula edo bideo emanaldiren bat lortzeko ahaleginetan gabiz. Nonork badeko etxien zeozer (pelikula, dokumental...) ekarri!

Diruegaitik ez kezkatu inor ta nonok Ietik edo Bedarutik zelan heldu ez badeko jarri mezu honen erantzunetan ta konponduko dogu.

INPORTANTIE!!!!!!

ETORTEKO ZARIENAK EGUEN GABA BAINO ARINAU APUNTAU MEZU HONEN ERANTZUNETAN. Jatekoa erosteko. Baina nonor ez bada enteraten eta Ien badau barikuen etorteko goguaz igo bilur barik inprobisauko dogu zeozer eta!

Beste barik, barikurarte!

Egurre!